Teknologia berrien inguruan irakasleei eginiko inkestaren erantzunak ikusi ostean pentsarazteko tarte sakona eman didate eta jarraian aipatzea gustatuko litzaidake: inkesta egin dutenen %50ak 50 urte baino gehiago dituzte eta horrek emaitzetan eragin handia izan beharko lukeela pentsatzen dut. Izan ere gaur egungo gazteok internet txikitatik ezagutzeko aukera izan dugu baina eurentzat zerbait berria da. Teknologi berriak pixkanaka indarra hartzen doazela ikus dezakegu, izan ere geroz eta ohikoagoa da ikasle bakoitzak bere ordenagailua izatea, arbel digitala izatea ikasgelan… baina hala ere ikus dezakegu internet gehienbat informazioa bilatzeko erabiltzen dutela. Beste irakasle batzuek ariketak egiteko erabiltzen dituztela teknologi berriak erantzun dute. Baina hemen dago nire benetako zalantza, gaur egun nola egiten dira ariketak interneten bidez? Ni neronen ikasle esperientzia kontutan izanik eta ikusi dudana gogoan harturik, liburuetan egiten genituen ariketa berberak egiten genituen ordenagailuan, aldatzen zen gauza bakarra gailua zen eta ez materiala. Uste dut ordenagailuek haurrak motibatzeko balio dutela baina ez horrela erabiliz. Uste dut haurrei informazioa arakatzen utzi behar diegula interneten, ariketak ipini gabe, heurek interneten bila ditzatela dituzten zalantzen erantzunak…
Beste datu batek ere zer esana eman dit, inkesta egin dutenen %30.3ak teknologi berriei buruzko nahikoa dakiela iritzi du, eta badira ondo eta oso ondo dakitenak zertarako diren teknologi berriak. Baina honek zer pentsatua eman dit, horren argi badakigu zertarako diren teknologi berri hauek eta nola erabili, zergatik jarraitzen dugu modu tradizional batean hauek erabiltzen? Gainera nik uste dut inoiz ez dakigula nahikoa teknologi berri hauen inguruan, izan ere aldioro aldatzen doan zerbait da eta gu geu izan behar gara egunean egoteko ahalegin hori egin behar dugunak.
Uste dut 50 urte baina gehiago dituen pertsona batentzat oso zaila dela gaur egun IKT-en inguruan oso abila izatea, orokorrean diot, heurek ez baitute hau txikitatik ezagutzeko aukera izan. Horregatik ematen didate zer pentsatua datuen erantzunek
No hay comentarios:
Publicar un comentario