miércoles, 28 de marzo de 2012

facebook-ek ekar ditzakeen arazoak

Gaur egun jakina da zenbait pertsonok erabiltzen ditugun Facebook, Tuenti...bezalako plataformak baina benetan konturatzen al gara zer egiten dugun gure datuekin? Bideo hau oso interesgarria iruditzen zait, izan ere gu irakasle garenean horrelako perfil bat egitea edo blog bat egitea pentsatzen badugu kontu handiz ibili beharra daukagu  igotzen dugun informazioarekin. 

Roger Schank

Roger Schank-eri egindako elkarrizketan ikus dezakegunez gaur egun ikasteko sistema txarra daukagula pentsatzen du. Irakasleak ikasle guztien aurrean kokatzen dira ikasgaiak ematerakoan eta hauek azaltzen dutena ondoren ikasleek ikasi eta azterketa batean demostratu beharra izaten dute. Bere ustetan gizakiok hizketan ikasten dugun bezala irakatsi behar da, hau da hizketan utzi eta gaizki egindakoa zuzendu. Eta eguneroko bizitzan ere horrela egin beharko litzatekeela uste dut aketsetan erortzen utzi, horietatik ikasteko.

Ni ere erabat ados nago Schank-ek dioenarekin, gaur egungo sisteman helduak haur batek baino gehiago dakiela ematen du eta nire ustez ez da horrela, haurrak ere badu zer erakutsi guri. Nire ustetan, gelako jarduerak dinamikoagoak izan beharko lirateke, denek parte hatzen dutenak, denek esaten dutena zer dakiten gai horren inguruan… eta horiekin ezagutza bat eraiki.

Eta gauza berbera gertatzen da teknologi berriekin ere, ez diegu haurrei arakatzen uzten, ez diegu akatsetatik ikasten uzten.

Bere ustetan ez da garrantzitsua erakusten dugun materiala baizik eta nola erakusten dugun eta honetan ere erabat ados nago. Ez dut uste teknologi berriekin hobeto ikasten denik, izan ere liburuetako eredu berbera erabiltzen dugu modu digitalean. Gure kasua esaterako: unibertsitatean paperezko orrietan beharrean power-point batean, ez da besterik aldatzen.

sábado, 24 de marzo de 2012

Ordenagailuak ikasgelan dituzten eredu bat

Interesgarria iruditu zait bideo hau, ikasle eta irakasleen ikuspuntua jasotzen duelako.

zer diote inkestek?


Teknologia berrien inguruan irakasleei eginiko inkestaren erantzunak ikusi ostean pentsarazteko tarte sakona eman didate eta jarraian aipatzea gustatuko litzaidake: inkesta egin dutenen %50ak 50 urte baino gehiago dituzte eta horrek emaitzetan eragin handia izan beharko lukeela pentsatzen dut. Izan ere gaur egungo gazteok internet txikitatik ezagutzeko aukera izan dugu baina eurentzat zerbait berria da.

Teknologi berriak pixkanaka indarra hartzen doazela ikus dezakegu, izan ere geroz eta ohikoagoa da ikasle bakoitzak bere ordenagailua izatea, arbel digitala izatea ikasgelan… baina hala ere ikus dezakegu internet gehienbat informazioa bilatzeko erabiltzen dutela. Beste irakasle batzuek ariketak egiteko erabiltzen dituztela teknologi berriak erantzun dute. Baina hemen dago nire benetako zalantza, gaur egun nola egiten dira ariketak interneten bidez? Ni neronen ikasle esperientzia kontutan izanik eta ikusi dudana gogoan harturik, liburuetan egiten genituen ariketa berberak egiten genituen ordenagailuan, aldatzen zen gauza bakarra gailua zen eta ez materiala. Uste dut ordenagailuek haurrak motibatzeko balio dutela baina ez horrela erabiliz. Uste dut haurrei informazioa arakatzen utzi behar diegula interneten, ariketak ipini gabe, heurek interneten bila ditzatela dituzten zalantzen erantzunak…

Beste datu batek ere zer esana eman dit, inkesta egin dutenen %30.3ak teknologi berriei buruzko nahikoa dakiela iritzi du, eta badira ondo eta oso ondo dakitenak zertarako diren teknologi berriak. Baina honek zer pentsatua eman dit, horren argi badakigu zertarako diren teknologi berri hauek eta nola erabili, zergatik jarraitzen dugu modu tradizional batean hauek erabiltzen? Gainera nik uste dut inoiz ez dakigula nahikoa teknologi berri hauen inguruan, izan ere aldioro aldatzen doan zerbait da eta gu geu izan behar gara egunean egoteko ahalegin hori egin behar dugunak.

Uste dut 50 urte baina gehiago dituen pertsona batentzat oso zaila dela gaur egun IKT-en inguruan oso abila izatea, orokorrean diot, heurek ez baitute hau txikitatik ezagutzeko aukera izan. Horregatik ematen didate zer pentsatua datuen erantzunek

Blogen inguruan hizketan

Tiscar Larac dioen bezala blogak elkarreragileak, moldeagarriak eta editatzeko errazak dira, edukiak eta formak ezberdintzen baititu. Gainera blogek eztabaidarako tarte sakona uzten digute, komentarioak uzteko tokietan edozein gauza idazteko aukera eskaintzen digutelako. Baina erabat ados nago Jose Luis Orihuelak dioenarekin: askotan ez dugu bi aldiz pentsatzen geure buruaren inguruko informazio bat interneten jartzerakoan (blogean barne). Informazioa igotzen goazen heinean, geure online pertsonaia sortzen joaten gara. Gainera interneten ez dago iraganik, 10 urte barru orain idatziriko edo igoriko edozer aurki baitezakegu.

Gaur egun lan entrebista egiten ari zaizun bitartean, zure izena interneten idaztearekin nahikoa izaten da zure informazioaren bat agertzeko beraz kontu handia izan behar dugu zer igo eta zer ez internetera, gero damutzea alperrik izaten baita.

jueves, 22 de marzo de 2012

Gustuko bideoa

Hementxe duzue teknologi berriekin ondo pasatzeko modu dibertigarri bat. Ea gustatzen zaizuen....

martes, 20 de marzo de 2012

Ikt-ei buruzko hausnarketa


Gaur egun teknologia berriez inguratuta bizi gara. Bai mugikor, bai ordenagailu… eta jakina da teknologia horiek gure bizitzan duten eragina. Esaterako: orain bi ordu egon garen lagunarekin kafetxo bat hartu nahi badugu, geratzeko mugikorreko mezu bat bidaltzen diogu; ezagutzen ez dugun pertsona batekin chat-eatzen egoteko inongo arazorik ez dugu, baina bai kalean ikusitakoan kasu egiteko….

Izugarria da gaur egun teknologi berrietatik espero dena, ikusi besterik ez dago zenbait eta zenbait miloi inbertitzen ari diren. Baina ez al dira konturatzen honek ez duela inongo fruituek ematen?

Manuel Rivas-ek zioen eran, teknologi berriek sisteman izugarrizko aldaketa egitea espero da, baina sistema metodologikoa aldatu ezean hori ezinezkoa dela uste du. Eta nire ustez ere horrelaxe da. Oso argi eduki behar da nora iritsi nahi den eta nola, azken finean helburuak ezartzea.

Hezkuntzari dagokionean ere, geroz eta teknologi berri gehiago ikus dezakegu ikasgelan: pantaila taktilak, ikasle bakoitzaren ordenagailua… baina irakasleak benetan prestaturik al gaude horiekin lan egiteko? Izugarria da gaur egun irakasleek gailu hauekiko dugun beldurra, eta hori gainditzeko formatu beharrean aurkitzen gara. Irakasleak argi eduki behar du ez dela nahikoa ordenagailu bat aurrean izatea, hau modu egokian nola erabiltzen den jakitea baizik.

Beraz has gaitezen pausu txikiak emanez eta argi edukiz zein helburu lortu nahi ditugun.

jueves, 15 de marzo de 2012