
Egun hauetan irakurtzen aritu naizen testuek pentsaraztera behartu edo animatu naute, behin eta berriz irakurtzen dugu, entzuten dugu, gaur egun ikaskuntza soziala indarra hartzen ari dela, denok elkarrekin ikasten dugula: bai irakasleek eta baita ikasleok ere. Gainera ikasgelan ikasitakoa horretan sakontzen saiatzen garela esaten digute uneoro.
Baina benetan uste duzue hori? Edo goi mailako jendeak, politikariek hori sinestarazi nahi digute? Ni neronek hori uste dut behintzat. Gaur egun ikasteko modua asko aldatu dela uste dut, baina ez al gaituzte txiki txikitatik lan mundurako prestatzen?
Adibide gisa unibertsitatea jar dezakegu, behin eta berriz esaten digute elkarlana dela oinarria, haur hezkuntzako geletako irakaskuntzak aktiboa izan behar duela, parte hartzailea. Eta zuek uste duzue unibertsitatean emandako eredua (geuk ikasten duguna) parte hartzailea dela? Aktiboa (power pointbaten aurrean) denok eserita gaudenean?
Nik uste dut asko dagoela egiteko hezkuntzan, txikienen interesak zeintzuk diren ikertzen hasi, eta oinarri horretatik abiatuz nora heldu nahi dugun erabaki.
Lehen aipatu bezala garai batekoarekin konparatuz aldaketa handia eman da, baina ez saldu nahi diguten adinakoa, aldaketa hori dena ez da bat-batean gertatu Paulo Freirek aspaldi esan zuen, idazten eta irakurtzen ikasten dugunean dakigunetik hipotesiak egiten ditugula eta horrela loturak egiten joaten garela. Bestalde Ramon Flechak ikaskuntza komunitatearen garrantzia azpimarratzen zuen, bere ustetan oso garrantzitsuak ziren asanbladak, elkarrizketak, talde lanak… denen artean norberaren ezagutza eraikitzeko.
Nire ustetan ere garrantzi handikoa da hezkuntza komunitatea, batak besteari asko erakuts diezaiokeelako, norberak bere ezagutza gara dezakeelako…
No hay comentarios:
Publicar un comentario