martes, 24 de abril de 2012

Blogaren balorazioa


Ane Bedaiorekin egin nuen blogaren balorazioa. Lehenik eta behin batak bestearen oharrak, datuak, bideoak…ikusi eta irakurri genituen eta ondoren zer geneukan ongi eta zer aldatuko genukeen helarazi genion elkarri. Honakoa esan zidan Anek:
Oharrei eta apunteei dagokionean notatzen zela egunero eginiko lan bat zela. Ikasgelan landu ahala blogera igotzeak zeukan abantailetako bat dena txukun eta ordenatu mantentzea zela eta nire kasuan horrela neukala. Gainera nire gogoetei laguntze aldera adibideak jarri nituela eta horrek testua irakurtzerako garaian asko errazten zuela. Hala ere Auzolaneko adibiderik ez nuela jarri esan zidan eta ongi egongo zela bloga borobiltze aldera.

Analisiari dagokionean, datuak azaltzen nituela esan zidan; irakasleei eginiko inkestaren erantzunen inguruko hausnarketaka kasu. Ikasgelan ikusiriko teoria jarrita dudala, baina beti ere hausnarketa bat eginez eta hori oso interesgarria zela aipatu zidan. Gainera analisi horretan bizi errealeko kasuen adibideak jarri ditudala: facebook-ek ekar ditzakeen arazoak,  ordenagailuak ikasgelan dituzten eredu bat…esaterako

Sormena eta originaltasunari dagokionean, irudiak, bideoak… txertatu ditudala  eta hori oso ondo zegoela aipatu zidan baina berak link batzuk gehituko lituzkeela esan zidan.

Atalen arteko loturak modu ulergarrian ditudala esan zidan. Lehenik eta behin lehen blokearen inguruko analisiak zeudela, beren bideo eta informazio gehigarriekin; eta ondoren bigarren blokearen inguruko lanketa eta bideo osagarriak. Testuen barneko loturari dagokionean, paragrafoak josirik zeudela esan zidan eta ideien arteko loturetan ere ez lukeela aldaketarik egingo esan zidan.

Idazkerari dagokionean gainbegiratu bat botatzeko esan zidan, izan ere, ordenagailuan idazterakoan izan daitezkeen akats batzuk zeudela, baina gainerakoan hizkera jaso eta txukuna zela, ulerterraza alegia.

Aurkezpenari dagokionean, letra berdina neukala, tamaina berdina eta justifikatuta nuela testua esan zidan.  Hala ere hitz batzuk “negritan” jartzea ez litzatekeela gaizki egongo esan zidan.

Egindako hausnarketaren ostean emandako aholku horietan hobetzen saiatu naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario