lunes, 14 de mayo de 2012

Scratch Project

Nik scratch hau birmoldatzea erabaki dut. Oso interesgarria iruditu zait haur hezkuntzan lantzeko: alde batetik koloreak lantzen dituelako eta bestetik zenbakiak. Haurrak ez daude ohituta oraindik horrelako programak ikusten eta oso interesgarria irudituko litzaiekela uste dut irakasle batzuk ordenagailu bitartez galderak egiten. Modu dibertigarri bat igarotzeaz gain asko ikasi daitekeela uste dut programa honekin.

martes, 8 de mayo de 2012

Telebistaren inguruko ikerketa

Jclic aplikazioa 2

Bigarren aplikazio bezala ezaguna den Jclic programa aukeratu dut. Uste dut haurrentzako bertan egin daitezkeen jarduerak oso erakargarriak direla. Erakargarriak izateaz gain materia modu  dibertigarri batean  lantzeko aukera eskaintzen digu.

Ariketak modu ezberdinean lantzeko aukera eskaintzen digu: puzzle eran, bikoteak lotuz...ariketak modu ezberdinean egite horrek haurra gutxiago aspertzea ekar dezakeela uste dut. 

Jclic programan ariketan prestatzea gustatuko balitzaiguke honakoa egin beharko genuke.

2.- fitxategia-proiketu berria.
3.- jarduerak egiteko prest gaude beraz, zein jarduera egin nahi dugun hautatzeko.
4.- jarduera ezberdinen tutoriala hemen daukazue gehiago sakontzeko.

Animo eta saiatu egiten oso ariketa politak irteten dira eta.(koloreak, desberdintasunak).

Audacity aplikazioa 1

Nire aukeraketa Audacity programa izan da, oso baliagarria iruditzen zait haur hezkuntzako gela batean erabiltzeko.
Adin honetan ahozkotasuna lantzeak izugarrizko erantzunkizuna dauka. Badakigu haurrek adin honetan ikasten dutela errezen hizkuntza bat, horretarako ahozkotasunak izugarrizko garrantzia dauka, hizkuntza bat hitz eginez ikasten delako.

Aplikazio honek besteak beste honako jarduerak egiteko aukerak eskaintzen dizkigu.

        - haurren ahotsak grabatu (abestuz edo hitz eginez).
        - ahotsei musika gehitu.
        - musika moztu edota abesti batean beste musika bat txertatu.
        - abesti bat bi zatitan banatu.

Oso jarduera polita izango litzateke ikasturtean zehar landutako ipuinak haurren ahotsa erabiliz grabatzea, horretarako nahikoa izango genuke Audacity programa deskargatzea (debaldekoa da) ordenagilura eta ondoren honako pausoak jarraitzea.

         1.- lehenik ordenagailuak grabagailua duen edo ez baieztatu eta ezezko kasuan jarri.
         2.- Ondoren haurra edo haurrak ordenagailuaren aurrean kokatu eta rec botoia sakatu.
        3- Gordetzeko archivo- exportar selección eta WAV EDO mp3 formatoan gorde behar da.

Proiektuari musika nola gehitu jakiteko sakatu hemen.

Dagoeneko irakasle batzuek Audacity programa beraien ikasleekin erabiltzen dute. Ikusi kasu bat


martes, 24 de abril de 2012

Hala bedi irratia

Auzolanaren inguruan aritu ginen hizketan ikasgelan eta oso interesgarria iruditzen zait halabedi irratikoek egiten duten lana.
Hala Bedi Irrati Librea Gasteizen sortutako irrati proiektua da.

80. hamarkadan Euskal Herrian eman zen irrati libreen sorrera uholdearekin batera jaio zen 1983ko abuztuaren 6an. Irrati libre izaerari jarraiki, HBI irabazi asmorik gabea, burujabea eta asanbladan oinarritutako irratia da. Hortaz, proiektu herritarra dugu, ahots gabeen bozgorailu bokazioa duena, herri-ekimenekin eskutik eskura jarduten duena.

Auzolanean oinarritzen den elkartea da. Gehiago sakontzeko sakatu hemen.

Blogaren balorazioa


Ane Bedaiorekin egin nuen blogaren balorazioa. Lehenik eta behin batak bestearen oharrak, datuak, bideoak…ikusi eta irakurri genituen eta ondoren zer geneukan ongi eta zer aldatuko genukeen helarazi genion elkarri. Honakoa esan zidan Anek:
Oharrei eta apunteei dagokionean notatzen zela egunero eginiko lan bat zela. Ikasgelan landu ahala blogera igotzeak zeukan abantailetako bat dena txukun eta ordenatu mantentzea zela eta nire kasuan horrela neukala. Gainera nire gogoetei laguntze aldera adibideak jarri nituela eta horrek testua irakurtzerako garaian asko errazten zuela. Hala ere Auzolaneko adibiderik ez nuela jarri esan zidan eta ongi egongo zela bloga borobiltze aldera.

Analisiari dagokionean, datuak azaltzen nituela esan zidan; irakasleei eginiko inkestaren erantzunen inguruko hausnarketaka kasu. Ikasgelan ikusiriko teoria jarrita dudala, baina beti ere hausnarketa bat eginez eta hori oso interesgarria zela aipatu zidan. Gainera analisi horretan bizi errealeko kasuen adibideak jarri ditudala: facebook-ek ekar ditzakeen arazoak,  ordenagailuak ikasgelan dituzten eredu bat…esaterako

Sormena eta originaltasunari dagokionean, irudiak, bideoak… txertatu ditudala  eta hori oso ondo zegoela aipatu zidan baina berak link batzuk gehituko lituzkeela esan zidan.

Atalen arteko loturak modu ulergarrian ditudala esan zidan. Lehenik eta behin lehen blokearen inguruko analisiak zeudela, beren bideo eta informazio gehigarriekin; eta ondoren bigarren blokearen inguruko lanketa eta bideo osagarriak. Testuen barneko loturari dagokionean, paragrafoak josirik zeudela esan zidan eta ideien arteko loturetan ere ez lukeela aldaketarik egingo esan zidan.

Idazkerari dagokionean gainbegiratu bat botatzeko esan zidan, izan ere, ordenagailuan idazterakoan izan daitezkeen akats batzuk zeudela, baina gainerakoan hizkera jaso eta txukuna zela, ulerterraza alegia.

Aurkezpenari dagokionean, letra berdina neukala, tamaina berdina eta justifikatuta nuela testua esan zidan.  Hala ere hitz batzuk “negritan” jartzea ez litzatekeela gaizki egongo esan zidan.

Egindako hausnarketaren ostean emandako aholku horietan hobetzen saiatu naiz.

martes, 10 de abril de 2012

Paulo Freire eta Ramon Flecha


Egun hauetan irakurtzen aritu naizen testuek pentsaraztera behartu edo animatu naute, behin eta berriz irakurtzen dugu, entzuten dugu, gaur egun ikaskuntza soziala indarra hartzen ari dela, denok elkarrekin ikasten dugula: bai irakasleek eta baita ikasleok ere. Gainera ikasgelan ikasitakoa horretan sakontzen saiatzen garela esaten digute uneoro.

Baina benetan uste duzue hori? Edo goi mailako jendeak, politikariek hori sinestarazi nahi digute? Ni neronek hori uste dut behintzat. Gaur egun ikasteko modua asko aldatu dela uste dut, baina ez al gaituzte txiki txikitatik lan mundurako prestatzen?

Adibide gisa unibertsitatea jar dezakegu, behin eta berriz esaten digute elkarlana dela oinarria, haur hezkuntzako geletako irakaskuntzak aktiboa izan behar duela, parte hartzailea. Eta zuek uste duzue unibertsitatean emandako eredua (geuk ikasten duguna) parte hartzailea dela? Aktiboa (power pointbaten aurrean) denok eserita gaudenean?

Nik uste dut asko dagoela egiteko hezkuntzan, txikienen interesak zeintzuk diren ikertzen hasi, eta oinarri horretatik abiatuz nora heldu nahi dugun erabaki.

Lehen aipatu bezala garai batekoarekin konparatuz aldaketa handia eman da, baina ez saldu nahi diguten adinakoa, aldaketa hori dena ez da bat-batean gertatu Paulo Freirek aspaldi esan zuen, idazten eta irakurtzen ikasten dugunean dakigunetik hipotesiak egiten ditugula eta horrela loturak egiten joaten garela. Bestalde Ramon Flechak ikaskuntza komunitatearen garrantzia azpimarratzen zuen, bere ustetan oso garrantzitsuak ziren asanbladak, elkarrizketak, talde lanak… denen artean norberaren ezagutza eraikitzeko.

Nire ustetan ere garrantzi handikoa da hezkuntza komunitatea, batak besteari asko erakuts diezaiokeelako, norberak bere ezagutza gara dezakeelako…